Artxiboan 2013

Bideo emanaldia Modelon

Kaixo lagun.

Mezu honen bidez datorren ostegunean hilak 9, Modelo aretoan arratsaldeko 19:00tan emango dugun Munich 1962 Isildu egia dokumentalaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu.

Dokumentalean 1962an Munichen sinatu zen itunean euskal delegazioak izandako papera ateratzen da argitara, orain arte erdi-ezkutuan mantendua izan dena.

Agirre lehendakariaren figura, Pnv-ren jarrera oskurantista, ELA sindikatuaren sorrera eta banatzea, aspektu ugari ikutzen dituen dokumentala da, eta gertakari hark eta ondoren eman ziren zenbaitek Euskal Herriak gaur egun bizi duen egoeran duten eragina ere aztertzen dira bertan. Gaurkotasun haundiko dokumentala da beraz.

Emanaldiaren ondoren dokumentalaren egileen eskutik aurkezpen-solasaldi labur bat ere izango da.

Donostiako Koldo Mitxelenako aulki guzti-guztiak betetzetik dator estreinatu berri den dokumental hau. Ez galdu herrian bertatik bertara ikusteko aukera!

Lagundu mesedez mezua zabaltzen eta bertaratu ostegunean!

Ondo ozan!

PD: Sarrera doakoa izango da.

"Munich 1962, hitzen jokoan beste behin eroriak. Gaurdaino iritsi den Espainiar egitura zapaltzaile mozorrotua diseinatu zen Munichen eta euskaldunak hitzetan galduak, zurrunbilo horretan eroriak, preso jarraitzen dugu."



Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , , | Idatzi Iruzkin bat

Munich 1962: Isildu egia


Euskal politikaren inguruko laburmetraia estreinatuko da laister Euskal Herrian, Munich 1962: Isildu egia. Filma Zarautzera ekartzeko asmoa daukagula jakin arazi nahi dizuegu.

«El Estatuto de 1936.... yo no lo he conocido nunca. Puedo decir que he sido Ministro de la Gobernación del Gobierno Vasco.... Y no he abierto el Estatuto. Ese estatuto no se puso en práctica jamás. Fue un auténtico fantasma. No existió tal estatuto; lo que ha existido es un Estado Vasco soberano. Eso sí. Eso se toca. Tiene carne, tiene espíritu, tiene alma, tiene sangre. Un Estado vasco. Duró nueve meses.... Fue un Estado independiente.»

Telesforo Monzon



Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , , , | Idatzi Iruzkin bat

Askatasunaren eguna Pasai Donibanen


Urola Kostako Arragoa Elkartea, Orreaga Taldeak Askatasunaren egunerako egindako deialdira batzen gara, eta hemendik gure gonbidapena luzatu nahi dizuegu, Abuztuak 15ean, Pasai Donibanen, Euskal Estatuaren aldarrikapenean bat egitera.

ZATOZ!



Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , , | Idatzi Iruzkin bat

Askatasuna ez da bozkatzen hitzaldiaurrea


Joseba Ariznabarretak "Askatasuna ez da bozkatzen" izenburupean, Zarautzen emandako hitzaldiaren hitzaurrea da ondorengoa, Koldo Iztuetaren eskutik datorrena:

Askatasun ezak bildu gaitu eta askatasunaren nahiak batuko gaitu. Ezinbestekoa dugu batasun estrategikoa askatasuna lortzeko. Bere garaian, orain dela mende batzuk, askatasuna izan genuen, hau da, geure estadu nafarra europa barruan maila internazionalean onartua eta ondo aitortuak ginen, horrek neurri haundi batean iraun arazi gaitu...



Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , | Idatzi Iruzkin bat

«Lidergo politikorik gabe nekez lortuko dugu zerbait»


"Egungo egoera politikoa eta etorkizunekoa nola hobetu aztertzearen inguruan", Mikel Erauskinek Galdakaon emandako hitzaldia honakoa:



Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , | Idatzi Iruzkin bat

Zarauzko Kirol Elkartean burutu zen topaketaren harira


Pasa den Maiatzaren 9an Zarauzko Kirol Elkartean burutu zen topaketaren harira, antolatzaileei bidali diegun erantzuna jartzen dugu hemen, gainontzeko eragileak ere jakitun izan daitezen:

Kaixo.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi genizkizueke pasa den asteko bilerarako gurekin akordatzeagatik, eta zorionak Zarauzko eragile guztien (askoren) arteko horrelako topaketa bat antolatzeagatik. Begibistakoa da zuon konbokatoria ahalmena beste askorena baino zabalagoa eta indartsuagoa dela, eta eskergarria beraz zuon ahalegina.
Bilerari dagokionez, honako hausnarketak helarazi nahi genizkizueke:

1.- Pasa den astean jakin dugu Ekhiñe Eizagirre zarauztarra eta beste bost euskal herritar bahitu dituztela. Ekintza horrek sortzen duen, eta bileran nabaria zen, haserre, min eta ardura sentsazioarekin bat egiten dugu erabat.

2.- Bilera amaitzerako, aipatutako gertakaria salatzeko larunbatean konzentrazio batetarako deia egiteko proposamena luzatu zen, eragile desberdinen atxekimendua eskatuz. Ez zitzaigun oso argi gelditu konzentrazioaren lema Gernikako akordioaren sinatzaileek proposatua zen edo ez. Edozein kasutan, ez zaigu iruditzen serioa deialdiaren helburuak, lemak etab. eztabaidatu gabe atxekimendua eskatzea. Gutxiago topaketaren helburuak azaltzen zituen gonbidapenean horrelako ezer ez zenean aurreratzen.
Hori gutxi balitz, Euskal Herriak bakea behar du lema erabat anbiguoa eta desegokia dela deritzogu. Menderaturiko herri bat izanik, menderakuntza horretatik askatu gabe bakeaz hitz egite hutsa etsaiari hauspoa eman eta arrazoia oparitzea dela uste baitugu.
Dena den, eta beste eragileren batek aipatu zuenaren ildotik, uste dugu adosturiko edozein idatzi edo ekitaldiri atxekimendua eskatzeko errespetatu egin beharko liratekeela eragile bakoitzaren barne antolamenduak eskatzen dituen gutxieneko epeak eta oso prezipitatua dela uste dugu bilera batetik ezer adostuta irten daitekeenaren asmoarekin bertaratzea.

3.- Tamalez ohikoa bihurtu den arren eta horrexegatik harridurarik sorrarazi ez zigun arren, arduraturik atera ginen gure herriaren independentziarako bertaratutako zenbait eragilek jarri zituzten oztopo guztiak entzunik. Askorentzat independentzia edo estatu propioaren berreskurapena helburu utopiko bat baino ez zela sumatu ahal izan genuen. Berehalako helburu bat izatetik oso urrun, edozein helburu sozial, linguistiko edo ekonomiko erdietsi ahal izateko ezinbesteko tresna kontsideratu beharrean, askorentzat azken helmuga denaren susmoarekin irten ginen, egiazki zertarako balio duen ere ez dakiten zerbait, kondaira bilakatutako mito bat baino ez. Bitxia egiten zaigu era berean, han aipaturiko zenbait helburu zehatz (gizarte parekidea, euskalduna, etab.) eskuratzeko bidean menderakuntza edo askatasun eza oztopotzat ez hartzea. Are gehiago, independentzia eskuratzeko borroka kasik beste hauek lortzeko enbarazutzat jotzen zela iruditu zitzaigun zenbaitetan, gure ustez hauek eskuratzeko bitarteko ezinbestekoa denean.

4.- Aipatu ditugun desadostasunak desadostasun, herriaren indarrean baino ez dugunez sinisten aurrerantzean egin daitezkeen topaketa guztietan parte hartzeko prest gaude, nola ez. Eta beraz foro moduko horrek jarraikortasunik balu, bertan izateko borondatea adierazten dugu.

Asko laburbiltzeko arriskuarekin, hauek lirateke pasa den osteguneko bileratik atera genituen ondorioak.

Bilera amaieran eskatu ziren harremanetarako datuak ez genituenez eman, besteak beste uste dugulako ez zela behar den zehaztasunarekin azaldu ea datuak emateak konbokatoriaren bati atxekimendua ematen geniola suposatzen zuen edo ez, uste genuen azalpenen bat zor genuela eta balio beza testu labur horrek horretarako gutxienez. Bide batez, eskertuko genuke bertaraturiko gainontzeko eragileei gure hausnarketen berri emango bazeniekete.

Elkarlanerako gure prestutasuna berretsiz eta berriz ere topaketara gonbidatu izana eskertuz,

Ondo izan!

Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak | Idatzi Iruzkin bat

Okupazioa "gatazka" bat baino zerbait gehiago

Mikel Erauskinen hitzaldia
Maiatzak 23, 19:00etan
Galdakaoko Gandasegi eskolan


"Herri baten okupazioa, Herri horren arazo nagusia bihurtzen da okupazioa gauzatzen den momentu beretik. Eta Herri guztiak ohartzen dira horretaz, bere biziraupena arriskuan ikusirik erresistentzia antolatzeari ekiten baitiote, askatasunera eramango dituen estrategia gauzatzen den bitartean. Askatasuna lapurtu diete eta askatasun hori berreskuratzea dute berehalako helburu. Estatu okupatzaileaz gain ordea, denbora ere euren aurka dute, eta ideologia propiorik ezean, belaunaldi berriek pixkanaka iparrorratz behar lukeen askatasun egarri hori galdu egin dezakete..."

Gaiak , | Idatzi Iruzkin bat

«Independentzia norberari atxikita dago; ezin da horren alde edo kontra bozkatu»

Urola Kostako Hitza
Amaia Ventas

Erabakitze eskubidearen inguruan tranpa ugari sortu dela dio Joseba Ariznabarreta  (Galdakao, 1936) filosofian katedradunak; autodeterminazio eskubidearekin nahasten da egun, bere ustez. «Independentziari estuki lotuta dagoen berehalako eskubidea da autodeterminazioarena, eta ez dauka zerikusirik erabakitze eskubidearekin». Bi kontzeptuen arteko aldearen inguruko azalpenak eman dizkio HITZAri.

Erabakitze eskubidearen «benetako» esanahiaz jardungo duzu gaurko hitzaldian. Egun ideia okerra al dugu horri buruz?
Asko zabaldu da pentsaera hori azkenaldian. Orain guztiak dira erabakitze eskubidearen aldekoak. Hor planteatzen dena zera da, ea independenteak izan nahi dugun ala ez. Eta hori ez dago erabakitzerik; inork ezin du hori erabaki inoiz. Hori da existitzen garen ala ez erabakitzea bezala. Independentzia norberaren existentziari atxikita dago, eta hor inork  ez du erabakitzeko eskubiderik. Existitzen gara eta existitzen garelako izan behar dugu independente. Herriaren existentziarekin berarekin atxikituta dagoen eskubide bat da hori; inork ezin du horretaz galdegin.

Zentzu horretan, erreferendumak alferrikakoak al dira?
Bai, zalantzarik gabe. Erreferenduma egiten bada, zerbait formala izango da, gu independenteak garenean-edo. Gure independentzia adierazteko beste modu bat izango litzateke.

Zer deritzozu Kataluniako kasuaz, orduan? 
Bide hori hartzen badute, nire ustez ez dira urrutira joango. Independentzia erabakitzen ez den zerbait da. Alde horretatik, erabakitze eskubidearen inguruan sortu dena tranpa bat dela deritzot; autodeterminazioaren eskubidearekin nahastu baita. Independentziari estuki atxikita dagoen berehalako eskubidea da autodeterminazioa, eta horri erabakitze eskubidea deitzeko joera dago orain, baina ez du zerikusirik autodeterminaziorekin. Arerioaren jokoan erortzeko modu bat da, hari gure jarrera errazagoa egiteko, suabeago. Arerioa lasaitzeko egiten da hori, ez dadin beldurtu.

Zentzu horretan jarri diozue Askatasuna ez dago bozkatzerik izenburua hitzaldiari. 
Bai, hori da. Askatasuna ez baita bozkatzen den zerbait. Azken finean, gaizkiulertua dago zentzu horretan. Uste da hauteskundeetatik sortzen dela boterea, modu erdi magiko batean edo. Eta ez da hala, hauteskundeak botereak berak ezartzen baititu, boterean dagoena boterean mantentzeko helburuarekin. Norbaitek jakingo balu hauteskundeen bidez boterea gal dezakeela, zuzenean kendu egingo lituzke. Halako magia baten bitartez, jendeari sinestarazi zaio hauteskundeetan parte hartuz gero nahi duen guztia beteko edo lortuko duela. Ez da hala gertatzen, ordea.

Ez, ala?

Herrialde inperialistek ilusio  hori sortzen dute herritarrengan, itxura demokratikoagoa emanez euren buruei. Horrela lortzen dute berek jarraitzea boterean. Gaurko sistema totalitarioek ere—eta gu halako sistema batean bizi gara— itxura demokratikoa eman behar izaten dute herritarren aurrean, agintean daudenak boterean manten daitezen. Mozorrotu egin behar dute totalitarismo hori, eta halako mekanismoen bitartez lortzen dute hori, giza eskubidearen ideia faltsuak adieraziz, kasu.

Mozorrotutako demokrazia batean bizi gara, hortaz.
Askok uste du demokrazia batean bizi garela gure herrian ere. Nola da posible, ordea, herri kolonizatua izan eta demokrazian bizi garela pentsatzea? Demokrazia batean bizi garela eta gero Espainia eta Frantzia estatu inperialistak direla esatea, hori okerra da. Inperialismoan ezinezkoa da demokrazia. Eta demokrazia balego ez litzateke inperialismorik egongo. Ezin dute bi gauzek aldi berean koexistitu, kontraesankorrak dira guztiz. Demokrazia batean biziko bagina, ez genuke dagoeneko ezer gehiago lortu beharko.

Orreaga taldeko kidea zara, eta talde horren leloa da Independentzia da demokraziaren abiapuntua. Hori lortzeko bidean al gaude? Gizartea baikorra al da?
Nik uste dut salbuespen bat dela antolamendu politikoari dagokionez. Beste guztiek onartzen dituzte inperialismoak jarritako arauak eta erakundeak, eta horien barruan nahi dute jokatu. Horiek onartzen badira, ordea, ezinezkoa da gure askatasuna lortzea; boterean daudenen alde  sortutako erakunde eta arauak baitira, gu menderatzeko egindako arauak.

Hortaz…
Zentzu horretan, ardura handiarekin ikusten dut hemengo jokabidea. Nik uste dut sarritan engainatzen dituztela herritarrak; bereziki euren buruari label euskalduna jartzen dieten alderdi politikoek engainatzen dituzte. Kutsu horrekin askoz errazago engainatzen dute herritarra. Herritarrek eurek ere izango dute ardura; agian errazegi uzten dira limurtzen. Euskal Herrian jende independentista asko dago, askatasuna nahi dute. Baina engainatuta dagoelako-edo, uste du bide horretatik lortu daitekeela askatasuna. Guk hori nahi genuke argitu, jendea kontura dadin engainua dela.

Zein izango litzateke, orduan, lehenbiziko pausoa?
Askatasuna lortzeko jendeak horren kontzientzia hartzea beharrezkoa da. Estrategia bat behar da. Estrategia hori egun ez da existitzen; hauteskundeak, parlamentua eta Lakuako gobernua engainuak dira, gure integrazioa Espainia barruan lortzeko bide bat. Bestelako jokabide bat hartu behar dugu, askatasuna lortu behar badugu. Bide estrategiko propio bat antolatzea beharrezkoa da. Ikusarazi behar da egungo erakunde horiek ez direla gureak, eta beste modu bateko erakundeak lortu behar direla erakutsi behar dugu, horrek emango baitigu askatasuna. Bestela ez dugu irtenbiderik.

Gaiak , , , | Idatzi Iruzkin bat

«Autodeterminazioa existentzia da, Independentzia»


60ko hamarkadan, LAN DEYAk eskaintzen zuen errealismo politikoaren inguruan sorturiko taldekide izan zenetik gaur egunerarte, Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan aritu da Joseba Ariznabarreta.
Bere azterketa eta irizpide politikoa ezagutzeko asmoz gonbidatu dugu Zarautzera, Modelo Aretora, maiatzak 2an arratsaldeko 19:00etan emango duen hitzaldira.

Independentista bazara zatoz!



Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , , | Idatzi Iruzkin bat

Erabakitze eskubidea, ...

Ondorengo bideoan, Arragoa Elkarteko kide den Mikel Erauskinek, Halabedi Irratian, Hordago Nabarra irratsaioan, "erabakitze eskubideaz" izandako solasaldia entzuteko aukera daukazue:


Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , , | Idatzi Iruzkin bat

Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista


Berria.info
Idoia Arrieta Elizalde
Historian Doktorea

Mende luzez historialariak miatzen aritu diren agirietatik atera zitekeen informazioa ez dago agortuta, topatu berria dugun Donostiaren konkistari buruzko dokumentua adibide. Baina non dago agiria? Zer ezkutatzen du? Zergatik ez da jatorrizko izenburuarekin argitaratu? Lerrootan, agiria aurkeztu eta galdera horien atzean dagoen auzia argitzen saiatuko naiz.

XII. mendean Gipuzkoa lur eremu geografiko zabala eta zehaztugabekoa zen, ez zen barruti politiko-administratiboa oraindik, eta Nafarroako erresuman integratuta zegoen. Hortaz, 1200. urtean, geroago probintzia izango zen Gipuzkoak ez zuen lurralde batasunik. Hiru tenentziatan banatuta zegoen, Nafarroako erregearen ordezkarien gobernupean, alde batetik Ipuzkoa lurraldea baitzegoen (Urola eta Oria ibaien bitarteko lurraldea), eta bestetik ekialdeko zein mendebaldeko mugak. Agiriek behin eta berriro azpimarratzen dute Ipuzkoako eta Donostiako tenentzien bereizketa. Donostia, zalantzarik gabe, Oria eta Bidasoa ibaien artekoa zen. Errege gaztelarrak 1200. urtean lurralde horiek konkistatu ondoren agirietan azaltzen da ondoko esaldiekin: «Regnante rege Aldefonso cum uxore sua domna Alienor regina, in tota Castella et in Alava et in Campezo et in Maranon et in Ypusqua et in Sancto Sebastiano».

Gaztelak lurralde horietan egindako erasoak interes handia sortu du historiografian, helburu polemiko eta politiko batekin, Gipuzkoa konkistatua izan zelako zantzu guztiak zeudenean (orain dokumentatuta); baina bidegabekeria batzuk izan direla medio, borondatezko itunaren teoria indartu zen. Alabaina, XIII. mendeko kronikak ez dira azaltzen konkistaren alde, ez borondatezko batzearen alde. XIV. eta XV. mendeetako kronika nafarrak ere ez. XVI. mendearen bigarren erdialdeko historialariek (Juan Martinez Zaldibiakoa, Esteban Garibai), ordea, Gaztelarekin borondatez batzearen teoria defendatu zuten, eta gerora joera interesatu hori nagusitu zen, ildo propio sortuz eta arrakasta lortuz. Geroztik, polemika etengabea izan da, eta gaur egun arte itunaren teoria ia aurkakorik gabe mantendu da.

Horren harira, interesatzen zaigun gaiarentzat hurbilketa on bat izan da Colección de Documentos Medievales de las villas Guipuzcoanas bilduma, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutakoa. Bitxia bada ere, 1332. urtean datatuta dagoen eta Traslado del fuero de San Sebastián sacado a petición del concejo de la villa de Guetaria izenburuko dokumentuak honela dio: «(...) Don Alfonso de Castillea, que Dios perdone, que la dicha villa conquistó (...) (Castilleako Don Alfontsok, Jainkoak barka dezala, zeinak aipatu herria konkistatu zuen).

Hurrengo pausoa, jakina, traskribatutako dokumentua Madrilgo Errege Akademian jasota dagoen agiriarekin konparatzea izan da. Azken horren izenburua bestelako hau da: «1202-1332 Guetaria SS. Parte del Fuero de S.S. Y en el preambulo se dá por sentada la conquista de S.S» (1202-1332 Guetaria SS. S.S.ko foruko parte. Hitzaurrean jakintzat ematen da S.S konkistatu zela). Eta dokumentuaren ezkerreko aldean ohar bat: «Ojo conquista de S.S.» (Kontuz, Donostiaren konkista). Sinestezina dirudi.

Hortik ondorioztatzen dugu, gertakarien hurbilenetik hasita eta gerora Aro Modernoan eta Garaikidean eginiko interpretazioak interesatuak izan direla. Aipatutako konkistaren dokumentua 1805. urtera arte Getariako artxiboan zegoen (Donostiako artxiboan ere luzez egongo zen), Jose Vargas Ponce armadako tenienteak Errege Akademiarako Gipuzkoako artxiboak miatzen aritu baitzen eta Getarian aurkitutakoa deskribatzen baitu. XVI. eta XVII. mendeen bitartean, Austriatarren politikarekin bat eginez, erasoaren lehen urratsa egin zen. Ondoren, Borboien asmo bateratzaileak izan ziren ofentsiba horren oinarrian. Une hartan historiografiaren bidezko eraso ideologiko garrantzitsu bat egin zen Historiako Errege Akademiaren ardurapean. Foruak (orokorrak) dohain modura emandako pribilegioak zirela, paktatuak beraz, eta baliogabe zitezkeenak, argudiatzen ahalegindu ziren. Aurreko tesia defendatzeko, Vargas Poncek Gipuzkoako agiritegietako dokumentuak transkribatu eta behar bezala aukeratutako agiri historikoak erabiliz bere lana aurkeztu zuen. Bilduma horretan dago Donostiaren konkista aipatzen duen dokumentua, Vargas Poncek egindako ohar eta guzti. Denboran honago etorrita, historialari batzuek haien lanaren benetako asmoa zein den agerian utzi dute, 1991. urtean Erdi Aroko Gipuzkoaren hiribilduen dokumentuen bilduma (1200-1369) transkribitzerakoan data bat isilean gorde eta esanguratsua den izenburua aldatu dutenean.

Horrekin guztiarekin, mendeetan zehar, Gaztelako erresumak Donostia armen bidez bereganatu zuela ezkutatu nahi izan da. Era berean, Gipuzkoaren konkistaren argibide bihurtu da. Baina idatzi horren esanahi zehatzetik haratago, beste gogoeta bat ahalbidetu beharko genuke.



Gaiak , , , | Idatzi Iruzkin bat

Mikel Laskurain Hordago Nabarra irratsaioan


Mikel Laskurain Arragoa Elkarteko kideari Hordago Nabarra irratsaioan eginiko elkarrizketa entzuteko aukera daukazue bideo honetan:


Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , | Idatzi Iruzkin bat

Pako Aristi, Independentziaren paperak liburu aurkezpenean


Pako Aristi Zarautzen izan genuen Arragoa Elkartearen aurkezpen ekitaldian. Urrestildarrak idatzi berri duen Independentziaren paperak liburuaren inguruko zertzelada batzuk eman zituen eta ondoren eztabaida interesgarria sortu zen bertan bildu ziren ikusleen artean.
Ekitaldia urtarrilak 24an izan zen Zarauzko Modelo aretoan, bertan esandakoak ondorengo bideoan entzungai dituzue.


Eskerrik asko Pako!

Gaiak , , | Idatzi Iruzkin bat

Arragoa elkartea sortu dute, gogoeta kritiko ezari aurre egiteko


Urola Kostako Hitza 2013/01/24

Pako Aristiren Independentziaren paperakliburua aurkeztuko dute gaur, Modelo aretoan. Urola Kostako Arragoa elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta liburuaz gain, elkartea bera
ere aurkeztuko dute. Publikoki egingo duen lehenbiziko jardunaldia izango da, elkartea oraintsu sortu baitute. 19:00etan hasiko da saioa.
Berria egunkarian idatzitako artikuluetan eta han hemenka eman dituen hitzaldietan «ideia interesgarriak» zabaltzen dituelako aukeratu dute Aristi Arragoaren lehenbiziko ekitaldiko hizlari. «Ideia horiek liburu batean jaso dituenez, interesgarria iruditu zaigu horren inguruko hitzaldia antolatzea. Gaiak gaurkotasuna du, eta Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan pil-pilean dago», azaldu dute.
Akuilu lana
«Azterketa kritikoen gabeziari» erantzutea du helburu Arragoa elkarteak. «Geurea oso herri dinamikoa da, eta horren erakusle dira egiten diren askotariko jarduerak. Jarduera horiek, aldiz, herriaren itxaropenak ez dituzte asebetetzen, bidean zapuztuta gelditzen direlako. Sistemaren eraginak eta egoera politikoaren azterketa kritiko ezak hutsalak bihurten ditu ahalegin horiek. Beraz, gogoeta kritikoen gabeziak eraman gaitu elkartea sortzera».
Ildo horretatik, «klixe inperialistak» identifikatu eta azaltzea da Arragoaren asmoa. «Inperialistek diote, adibidez, Gipuzkoa Gaztelako Erreinuan bere borondatez sartu zela, ez zela konkistarik izan. Hori gaur egun erabat faltsua dela erakutsi da hainbat dokumenturen eta agiriren bidez». Egun «hain modan dagoen» normalizazioa ere halako klixe bat dela adierazi dute: «Guretzat ulertezina da gauden egoeran normalizazioaz hitz egitea. Normala al da bada bere hizkuntza desagertzear duen herri baten egoera? Normala al da herri bat baden ala ez bozka daitekeen zerbait dela planteatzea? Non gertatzen dira horrelako aldrebeskeriak?». Ildo horretatik, «sistema inperialista» baten pean normalizazioa «ezinezkoa» dela nabarmendu dute. «Gure estatua berreskuratzen dugunean has gintezke normalizazioaz hitz egiten».
«Geure izate osoa berreskuratze lanetan, euskarri ideologiko sendoa izan nahi dugu», adierazi dute. Egoera hori irautzea, ordea, ez dela «erraza» onartu dute. Baina herritarrekin elkarlanean «soilik» lor daitekeen zerbait badela: egoeraren legitimizazioa. Puntu horretan hizkuntzak paper garrantzitsua du, elkartekideen ustez.
Herri mailan hutsunea baldin badago ere, eskualdean hainbat alorretan «sekulako indarra, borondatea eta lanerako grina» dagoela nabarmendu dute elkartetik. «Ilusio» horrek, ordea, iparrorratz baten beharra duela diote: «Arragoak ez du iparrorratz izateko bokaziorik, ordea; guztiak norabide zuzenaren bila jartzeko akuilu izan nahi du».
Beste taldeekin harremandu
Gaurkoaz gain, aurrera begirako hainbat proiektu dute Arragoako kideek. Udaberri aldera,  Municheko Itunaren inguruan egiten ari diren dokumentala emateko asmoa dute. «Ez da oso gertaera ezaguna, isildu egin dutelako urte luzez. Baina gure herriaren historian, formalki bada ere, garrantzia handiko gertakaria izan zela uste dugu 1962ko hura».
Horrekin batera, beste zenbait jardunaldi buruan dutela adierazi dute elkartetik, baina zehazteke dituztela. «Dena den, gure helburua ez da lan isolatu bat burutzea. Talde gehiagorekin harremanetan jarri nahiko genuke eta adostasun puntuak bilatu; auzolanaren ideiak asko erakartzen gaitu, esaterako».

Gaiak , , | Idatzi Iruzkin bat

Pako Aristi: «Ikasi behar dugu politikaz haserretu gabe hitz egiten»

Urola Kostako Arragoa Elkarteak Pako Aristi Zarautzera gonbidatu dugu bere azken lana den Independentziaren Paperak aurkeztera. Ekitaldia datorren urtarrillaren 24an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da, Zarautzeko Modelo zineman.
Ekitaldi berean Urola Kostako Arragoa Elkartearen aurkezpena izango da eta gure xedearen berri emango dugu. Gonbidatuak zarete guztiak!





Gaiak , | Idatzi Iruzkin bat

Bilatzailea

Urola Kostako Arragoa Elkartea