I+D, ¿Moda o necesidad? Manu Olariagaren eskutik.


Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , , | Idatzi Iruzkin bat

Harremana



https://osoa.net/jone_urzelai/harremana.pdf

Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak mugatuak dira, baliabide hauen uztiapenari zor diogu euskaldunok bizia.

Estatuaren sorrera aurretik, milaka urtetan, giza taldeek, harreman gatazkatsuen aurrean, puntualki bortizkeria izugarria erabili arren, jasarpen egoeretatik alde egiteko joera zuten, lur-eremu berrietan biziari ekinik, besteak beste.

Antropologoen ikerketa ildoetariko bat, natur baliabideen mugek hastapeneko Estatuaren sorreran eragin izana da. Estatuaren sorrera, gizakion berdintasunezko harremanei amaiera ekarri izanaren erantzule da eta bortxan oinarrituriko giza erlazioen arduraduna. Estatuarekin, bortxazko harremanak sakondu, eta betikotuko dira. Indartsu eta ahul, aberats eta pobre, eder eta zatar, subjetu eta objetu politikoen arteko bereizketan eta sailkatzean oinarrituko da aurrerantzean giza harremana.

Gaur egun boterea, ez da absolutoa, ez da kuantifikagarria, harremanean sortu eta identifikatzen delako, erlatiboa da.

Harremana legea da eta legea boterea31. Ez dago harremanean oinarritzen ez den legerik, lege “zerutiarrak” arbuiatzea absurdo bat da, legea, harremanean garatzen denaren deskribapen idatzia da. Harremanetatik kanpo ez da botererik, ez da eskubiderik, ez da legerik, guztiak bat direnez, harremana, boterea, eskubidea eta legea.

Sistema bat, helburu bat bideratzen duten elementu multzoari deritzo, eta sistema politikoa, munduko harreman politikoetan, berezko helburuak lortzen dituen giza taldeari, Estatuari. Hitz arruntez esanik, lur eremu mugatu batean, gobernuz eta herritarrez osaturiko harremanei deritzaie sistema politiko, herriaren (edo estatuaren) bizi iraunaren aldeko borrokan dihar duen giza taldeari hain zuzen.

Herriek berezko helburuak dituzte, eta helburuen aldeko borrokan bereizten (bizi) da Herria. Berea duen helburu horren defentsan dihar duen giza taldeak (soilik) osatzen du2 Herria (Estatua). Sistema politikoak (Estatuak), etenik gabeko borroka (edo borroka mehatxu) egoera batean bizi dira. Harreman politikoek ez dute etenik, bortxa da hori da beraien jaiotza arrazoia eta xedea. Jakin dakite, nork bere mugak zaindu ezean, laister izango dutela arrotzik “ateak onera”, baimenik gabeko lapurretan eta gezurretan (elkar-bizitzan).

Herriak ere, etengabeko transformazio3 egoera batetan daude, transformazioa bi motatakoa izan daiteke, berezkoa, borondatezkoa, bizi iraupenaren aldekoa edo kanpotik eragina, bortxazkoa, nahiaren aurkakoa. Herriaren eraldaketa zihurra da, honen norabidea harremanek erabakiko dute.

Aspaldi huntan, Euskal lurralde okupatuetan, espainiar eta frantsez estatuekin kolaboratzen duten zalapartarien esku dago, “elkar-bizitzarako” deia aldarrikatzea. Tamalez, Euskal Herrian, esperientzia zabala eta ikerketarako kasu ugari dauzkagu “dei” honen inguruan, guztietan euskararen desagerpenerako bide izan bada ere. Atzean gordetzen dituen ideia batzuk nabarmendu nahi nituzke:

1) Euskal Herriak eta espainiar (edo frantsez) estatuak Herri bakarra osatzen dugu, española (edo frantsesa).
2) Euskal Herriko baliabideak mugagabeak direnez, espainiar eta frantsesek uztiatu ditzakete muxutruk eta demokratikoki.

Aitonaren kontu zaharrei eta packaging erakargarriei duten boterea ukatu gabe, bada garaia Euskal Herriak berezko dituen helburuei eutsi diezaion, eta eutsi gogor, eutsi jakintsu, politikaren gordintasunetik ihes egiterik ez bait dago. Euskaldunon harremana garatu eta bideratu ezean, guda lagun izan ditugun Auñamendiotatik (ere) laster botako gaitzuzte, eta oraingoan ez dugu nora joanik izango.


Euskal Herria, 2018ko Irailak 22.




1. Big fish eat small fish with as much right as they have power”.

2. “Survival, self-help and State”.

3. “Energia ez da sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik.”

Gaiak , | Idatzi Iruzkin bat

Euskal Herria kultura matrilineala


Mari Karmen Basterretxeak bere liburuaren aurkezpena eskaini zigun Zarauzko Garoa liburudendan, honakoa bere hitzaldia.


Urola Kostako Arragoa Elkartea

Gaiak , | Idatzi Iruzkin bat

Urola Kostako Arragoa Elkartea