Nor Gara


Geure taldearen egitasmoa ez da ikerketa edo azterketa akademikoa izango, ezta “Informazio eta Turismo”ak egin lezakeen lana ordezkatzea ere; geure gogoko ez diren eta ohiko bihurtu diren zenbait “klitxe imperialista” argitu eta zuzentzea baizik. Inperialistek nahita gaizki-ezaguraztera eraman dituzten zenbait kultur ikur oso kaltegarritzat jotzen ditugu, eta egoera horri argibideak eta berezitasunak emanez aurre egin nahi diogu. Lan berri honek herri mailan dagoen horrelako hutsuneari erantzun nahi dio. Baliagarria izatea espero dugun lan horretan, geure arima, egiazaletasuna eta irrika beharreazkoak izango direla ohartu eta jabetuta gaude. Sistema inperialisten eraginari geure ikuspuntu askatzailearekin erantzun behar diegu, ezinbestez lana emankorra izan dadin. Erronka honi helduz, geure ikerketa eta saioak herrian ematen diren gertakari ezberdinen adierazle izan nahi dute. Hain zuzen, soseguz euskarri ideologikoak galdatzeko pausalekua izan beza. “Arragoak” beti, herria maitatuz askatasunaren bidean argiak aurkitu nahi dituztenentzat ateak irikita izango ditu.

Helburu nagusiak:

  1. Nafarroako estatua konkistatua izan denetik etengabeko kolonizazioa ematen ari da, eta hori era nabermenean kultur arloan ikusten da. Egoera horri so egiteko “Arragoa Urola- Kosta” sortu da.

  2. Inperialistak konkistatu gintuztenetik, geure kultura eta horrekin batera geure egitura juridiko-politikoa ordezkatzen ari dira, egoera ilun eta nahasgarri batera eramanez. Beraz, geuk azterketa eta entsaiu kritikoa izatea ezinbestekoa dugu.

  3. Geure izate osoa berreskuratze lanetan, euskarri ideologiko sendoa izan nahi dugu. Ezerreztu daitezkeen saiakerak baztertuz edota ahal dela zuzenduz, eta hala behar izanez gero sortuz.

  4. Askatasunaren bidean herri mugimenduaren dinamizatzaile eta erreferente izan nahi dugu.


Urola Kostako Arragoa Elkartea

Urola Kostako Arragoa Elkartea