Min ematen dit herriak

Maite dut nire pentsamenduek 
haur denboretara jauzi egiten dutene
ko sentsazioa, bai eta horrelakoetan 
gogora etortzen zaizkidan haurtzaroko irudi lausoei kulunka nazaten uz
tea, orduko bizipen gozoen magalean. Eskuartera suertatutako argazki
ren bat izan ohi dut nire iraganean 
murgiltzeko aitzakia nagusi. Batzue
tan baina, ondotik pasatzen zaidan lu
rrin iheskorren bat, edo ahanzturaren 
gordelekura igorritako zapore zaha
rren baten aurkikuntza pozgarria izaten da eskutik heltzen nauena eta zuzenean berarekin naramana haurra 
nintzeneko garaiko atmosfera indartsu eta ebokatzaile horretara.

Gogorapenok laguntzen didate 
izan nintzen neskatilaren nolakoa nire 
barrenean irudikatzen, eta gustatzen 
zait deskubritzea haur ttipiaren begirada eta keinuetan, edo inguruaren 
detaile ttipietan, naizen emakumea
ren funtsezko ezaugarri askoren jatorria. Horien arteko bat nagusi ageri da 
denetan. Orduan bezala orain ere nabarmen eta gidari. Herriak eragiten di
dan zirrara. Eta ematen didan mina.

Ez zitzaidan etxean euskara eman. 
Bai ordea gurasoek txertatu, haiei ukatua izan zitzaien kulturaren hazia eta gogoa. lkastolan hitza eman zitzaida
larik beraz, uztartu egin zitzaion ordu
rako hezur haragietan mamitua zitzaidan sentirnenduari, eta hizkuntza loratu zitzaidan, xamur, eder. Ia berez.

Geroztik euskaldun egin dut orainoko nire bidea. Euskaldunoi pairatzea egokitu zaigun zoritxarraren oso 
jakitun. Zein den eta nolakoa. Ezinbestean jakin behar, noski, askatasuna eta 
emantzipazioa edukiko badugu hel
buru. Eta zorionez jakin ere. Haurroi 
gurea herri menderatua zela argi, garbi 
eta konplexurik gabe esaten zitzaigun 
garaiko kumea naizelako bai baitakit 
edozein euskaldunek jakin behar lukeen egia funtsezko eta askatzailea. 40 
urte berantago sortu banintz, herri 
menderatua baino, gurea gizarte anitza zela esango zitzaidakeen, tamalez.

Oso ezagun du gureak kolonizazio 
luzearen higadura sakona. Duintasunaren babesa emanen liokeen ideologia propioaren faltan, etsaiak eskaini 
betaurrekoak onartu ditu bere errealitatea begiratu eta izendatzeko. Eta ha
laxe dabil, gustuz ibili ere, horien bitar
tez ikusten duenaren arabera antolatu 
nahian bere etorkizuna. Akabatu gogoz lepotik helduta da ukan horrek in
perialismo izena duela eta erruki ga
bea dela inozoki jakin gaberik.

Kezkagarria zait oso, nire esparrua 
den hezkuntzaren horretan ere, bidean asmatu ezinean dabilen herriaren 
gain behera. Desio dugun hezkuntza 
sistema propioa independentziaren 
bidetik baizik etorriko ez zaigula eta, 
askatasunaren helburura beharko ge
nuke denok lerratu. Penaz baina dakusat, badela gure artean, herriak berak eta berarentzat sortu ikastola arbuiatzera ere iritsi denik. Etsaiak pozondu
rik dauden eta guretzat erabat arrotz 
beharko luketen elitista, pribatu eta 
burges bezalako etiketekin. Menderatzen gaituen hori entzuten dut mintzo 
nire anaien hitz akonplejatu hauen bidez. Menderatzailearen etxean gurea 
eraikitzen utziko digutelako uste inozo bezain ustelean, oker.

Penaz begiratu ere, estrategia poli
tiko orokorrago baten babesaren fal
tan gure ikastolak daukan nora eza. Di
ru laguntzen amua irentsita, sistema 
arrotzak trukean ezartzen dizkion baldintzetan preso, eman zitzaion eginki
zuna eta helburua ditu ia ahantz, jakin 
ere ez dakiela zein jaunari ari zaion zerbitzatzen, noren aginduetara ari lanean. Eta penaz ere ikusi, nola ez, inda
rrean dagoen sistemari alternatiba izan 
asmoz sortutako zenbait eskola "li
bre"-k, ukatu nahi duten sistema horri 
egiten dioten mesedea, euskara lehe
netsi nahi ez dutenean. Haurrak etxe
tik dakarren hizkuntza errespetatu be
har delakoan, sistemak mendetan indarrez ezarritako hizkuntza horien hegemoniaren konplize bilakatzen dira. 
Frantses eta espainolaren nagusitasun 
erabatekoaren inertzian hizkuntzare
kiko atxikimendua haurraren motiba
zioaren esku uztea ere herriaren beste 
inozokeria bat baino ez delarik.

Etxeko jabetza itzuliko digun askatasunaren giltza sasi artean berandu 
baino lehen bilatzea da gaurko euskaldunoi egokitu zaigun ezinbesteko ardura.

Gure haurrek merezi duten etorki
zunagatik. Otoi.

Ane Ablanedo
Hik hasi - 190. Zenbakia

Hemen argitaratua: . Laster-marka permalinka. RSS jarioa argitalpen honetarako.

Erantzun ezazu

Urola Kostako Arragoa Elkartea