"Munich 1962: isildu egia" dokumentala Azpeitian


http://www.sanagustinkulturgunea.net/agenda.php?id_edukia=1497&id_kat=2

San Agustin Kulturgunean, Ekainak 4, 19:00tan.

Munich. 1962. Europar mugimenduaren edo gerora Europar Batasuna izango denaren hastapeneko mugimenduaren IV kongresua izango da bertan, urte horretako ekainean. “Espainiar” ordezkaritzak kongresua baino bi egun lehenago bere ekitaldi propioa izango du, Francoren sistemari “alternatiba” bat emateko asmotan, Espainian “demokrazia” jartzeko helburuarekin. “Espainiar” ordezkaritza horren barruan, euskaldunak ere badaude; erbesteratuta daudenak, eta baita Euskal Herritik harantz joandakoak ere. Haietako batzurekin hitz egin dugu.

Haiek Euskal Herritik joan ziren hara, klandestinitatean, beste hainbatekin batera. Municheko gertakarien 50. urteurrenaren harira, egun hauetan espainiarrak “demokraziaren” hastapen horiek ospatzen ari diren bitartean, bideo honetako protagonistek diote han amaitu zela gure Euskal Gobernua, han gertatu zela haren suntsipen prozesuaren amaiera.

Haiek, gure herriaren ibilbide politikoaren xehetasunak aztertu dituzen beste hainbat pertsonarekin batera, Municheko gertakari haiek oraindik ere gaur egun politika egiteko dugun moduarekin duten antzekotasunez mintzo dira bideoan.

Euskalerrian egiazko politika baten beharraren funtsak aztertzen dira, egiazko politika propio bat, Euskalerriak bere burua sujeto politikotzat duenean bakarrik abian jarri ahal izango dena.



Urola Kostako Arragoa Elkartea

Hemen argitaratua: . Laster-marka permalinka. RSS jarioa argitalpen honetarako.

Erantzun ezazu

Urola Kostako Arragoa Elkartea