«Nazio askea bagina, munduan buruz buru geundeke»


http://www.eitb.com/eu/kultura/musika/osoa/2280340/benito-lertxundi--benito-lertxundiri-elkarrizketa-euskadi-irratian/

"Egoera prekarioetan gaudenean, diktadurapean esaterako, dena kolpeka egin behar dela pentsatzen dugu, eta mezu labur identifikagarriak botatzen dira. Oraingo egoeran, berriz, gauzak ilunagoak, nahasiagoak dira, eta beste modu batera jardun behar izaten da, suge lana eginez; herriaren beraren jarrera kritikatu daiteke, adibidez", esan du.

"Emantzipazioaren bidea hartu behar da"

"Gaur egun, agian, etsaia guregan dago, zinezko jarrera bat falta delako, eskizofrenia batean sartuta baikaude, herri menperatua izan arren, menperatzailearen liturgian, kultura politikoan, parte hartu nahi izaten dugulako, gogoz eta borondatez. Horrek denbora galarazi eta ahuldu egiten gaitu", erantsi du Lertxundik. Bere ustez egoera horren aurrean hartu beharreko jarreraz ere mintzatu da Lertxundi: "Emantzipazioaren bidea hartu behar du herri menperatu batek, eta muskulatura trinkoa garatu, menperatzaileak ezartzen dituen beharrei (zergak...) ezetz esan ahal izateko, desobedientzia egin ahal izateko. Muskulatura hori jendeak osatzen du, masak", Lertxundiren hitzetan. "Gu oso menperatu zaharrak gara, memoria ahulduta dugu, eta zalantzak sortzen dira. Baina argi eduki behar dugu zer garen, zer izan nahi dugun eta bitarte horretan zer egin nahi dugun. Nik independente izan nahi dut, dudarik gabe, gauza guztietan gainera. Guk munduan egon nahi dugu, denekin buruz buru. Herri aberatsagoa da bere motor propioaz ibiltzen dena", gaineratu du. Euskal kantagintzari, esaterako, "ikuspegi probintzialistaz, erregionalistaz" begiratzen zaio egun, Benito Lertxundiren arabera: "Nazio askea bagina, ostera, gure ekoizpen nazionala izango litzateke, bulgariarra bezala, ingelesa bezala, eta nazioarteko merkatuan bere tokia izango luke, munduak produktu hori zer den jakingo luke. Hala ere, erdipurdiko bidera ohitzen bagara, horixe gara: erdipurdikoak".

Eitbn egindako elkarrizketa entzuteko egin klik hemen: http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/2280232/benito-lertxundi-abeslariari-elkarrizketa--euskadi-irratia/

Hemen argitaratua: . Laster-marka permalinka. RSS jarioa argitalpen honetarako.

Erantzun ezazu

Urola Kostako Arragoa Elkartea